Ikastola Abendaño: Ostadarren zaindariak

Udalekuak 2024

Aurreko urteetan bezala, Guraso elkartetik zuen seme-alabei egun batzuk beste haur batzuekin batera euskaraz pasatzeko aukera eskaini nahi diegu. Ostadarren zaindariak aurtengo proposamena da.

Programatutako jarduerak dibertigarriak eta hezitzaileak dira: hainbat joko mota, tailerra, urjarduera, ipuin, abesti egingo dira, lehen hezkuntzakoak igerilekura joango dira eta haur hezkuntzakoek eta lehen hezkuntzakoek txangoak egingo dituzte.

Noiz:

ekainak 24 - uztailak 19

HH - Haur Hezkuntza 1. 2. eta 3. (HH2tik HH5era) 9:30-13:30 Ikastola txikian

LH - Lehen Hezkuntza (LH1etik LH6ra) 09:25-13:25 Ikastola handian

Beste zerbitzu batzuk

Goizeko ludotekako zerbitzua: 08:00-09:30

Jantokiko zerbitzua: 13:30-15:00

Izen-ematea

apirilak 22 - maiatzak 18 (online)

Prezioa

Aste bat, 2, 3 edo 4 aukera daitezke.

aste bat 2 aste 3 aste 4 aste
  • bazkideak
    80€
  • ez bazkideak
    100€
  • bazkideak
    160€
  • ez bazkideak
    200€
  • bazkideak
    240€
  • ez bazkideak
    300€
  • bazkideak
    320€
  • ez bazkideak
    400€

Goizeko ludotekako Zerbitzua

Martxan izango da 8:00etatik, sarrera malguarekin. Izen-emateen gutxieneko kopurua: 15 (*). Asteko kostua: 19 €

Jantokiko zerbitzua

Martxan izango da 13:30etik 15:00etara. Izen-emateen gutxieneko kopurua: 15 (*).Asteko kostua: 44 € haur hezkuntzakoentzat eta 36 € lehen hezkuntzakoentzat. Gamarrarako txangoaren (lehen hezkuntzarako soilik) egunean haur bakoitzak beraren bazkaria eraman behar du.

*Goizeko zaintza eta jantokiko zerbitzurako parte-hartzaileren gutxieneko kopurura iritsiko ez bagina, izen-ematearen zenbateko osoa itzuliko litzateke, halaxe eskatuz gero.

Aurten haur guztiek udalekuetako kamiseta bana jasoko dute.

Informazio-Bilera
Apirialaren 18, 17:00ean (Ikastola txikian)

BEHIN IZENA EMANDA, EZ DA DIRUA ITZULIKO

Epe guztiak errespetatzea. Epez kanpo emandako eskaerak ez dira onartuko.

Kontu zenbakia diru-sarrera egiteko
Laboral Kutxa: ES43 3035 0177 79 1770015861

IGEko bazkidea bazara, kuotaren ordainagiria erantsi beharko duzu (jolastxokoak@abendanogurasoak.com)

Dokumentuak

Informazio orria Kartel